Bi traineru estropada jokatuko dituzte Aste Nagusian
Donostiarra laugarren postuan geratu zen, eta, Arraun Lagunak, berriz, seigarren postura jaitsi zen. Hala ere, sailkapen nagusian laugarren postuari eusten dio Arraunek, eta zazpigarren lekuan dago Donostiarra.
Aste Nagusiaren baitan, Gipuzkoako Traineru Ligako bi estropada jokatuko dituzte Donostian, Urumean. Asteartean izango da lehena, abuztuaren 15ean, 11:30ean. Hernanik antolatutako jardunaldia izango da, eta Loiolako Erribera pasealekuaren parean arituko dira ligako hamar taldeak. Bigarren estropada larunbatean izango da, abuztuaren 19an, 17:00etan, hori ere Urumean. Donostiarrak eta Hernanik elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da, eta, ligaren barruan kokatu arren, ez da puntuagarria izango, Euskotren Ligako ontziak faltako baitira. Beraz, Donostiarra bai, baina Arraun Lagunak ez da bertan arituko. Abuztuaren 19an eta 20an Zarautzen arituko da Arraun Lagunak, Zarauzko Ikurrina izango baitute jokoan Euskotren Ligan.
Donostiarrako gizonen taldeak beste bandera bat eskuratu du asteburuan. Hondarribiako trapua astindu zuen Igor Makazagaren taldeak, igande arratsaldean, ligako hamargarrena. Datorren asteburuan izango dituzte KAE-1 ligako azken bi estropadak, Zarautzen (larunbata, 12:00) eta Deustun (igandea, 17:00).
Gipuzkoako Traineru Ligan jo eta ke dabiltza Arraun Lagunak eta Donostiarra taldeetako emakumeak. Joan den larunbatean Ondarroan izan zuten jardunaldia;