Lander Arretxeak egingo du abordatze egunaren txio kronika
Angel Aldarondo zinemagilea hasi zen lehen txioak idazten, kanoikadaren eta piraten txupinazoarekin batera. Atzo, Urko Rodriguez autobus gidariak hartu zuen lekukoa, eta gaur, abordatze egunean, Lander Arretxea kazetariak eta Hiru Damatxoko kideak izango du txio kronika osatzen jarraitzeko ardura. Twitterren bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue jaiaren inguruan emango duen ikuspegi pertsonala: #txiokronika eta #AsteNagusia2017.
Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolarik txio kronikak egingo dituzte Aste Nagusian. Hurrengo egunetan, Aratz Estonba, Ubarroiak Kofradiako kidea; Kattalin Miner, kazetaria, idazlea eta militante feminista; Irati Urkiola kazetaria; Xabi Murua ekintzailea; Haizea Urkiola gidoilaria; eta Donostiako Piratak mugimenduko kide bat ariko dira txiokatzen.
Aste Nagusiaren hirugarren eguna da gaurkoa, eta IRUTXULOKO HITZAren txio kronika abiada hartzen hasi da!