Aratz Estonbak egingo du gaur Aste Nagusiko txio kronika
Aste Nagusiaren laugarren eguna da gaurkoa, eta IRUTXULOKO HITZAren txio kronika sare sozialak astintzen ari da! Angel Aldarondo zinemagilea hasi zen lehen txioak idazten, kanoikadaren eta piraten txupinazoarekin batera. Herenegun, Urko Rodriguez autobus gidariak hartu zuen lekukoa; atzo, abordatze egunean, Lander Arretxea kazetariak eta Hiru Damatxoko kideak izan zuen txio kronika osatzen jarraitzeko ardura. Eta gaur, Aratz Estonba Ubarroiak kofradiako kidearena izango da. Hain zuzen, Ubarroi eguna ospatuko dute gaur Grosen, eta handik kontatuko digu egunaren kronika! Twitterren bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue jaiaren inguruan emango duen ikuspegi pertsonala: #txiokronika eta #AsteNagusia2017.
Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolari gonbidatu ditugu Aste Nagusian txio kronikan parte hartzera. Hurrengo egunetan, Kattalin Miner, kazetaria, idazlea eta militante feminista; Irati Urkiola kazetaria; Xabi Murua ekintzailea; Haizea Urkiola gidoilaria; eta Donostiako Piratak mugimenduko kide bat ariko dira txiokatzen.