Hibaikak irabazi du Emakumeen I. Hernaniko Bandera
(Hemen denborak).
Berriro ere Gipuzkoako ligako jardunaldia izango da larunbatean, abuztuaren 19an, 17:00etan, hori ere Urumean. Donostiarrak eta Hernanik elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da, eta, ligaren barruan kokatu arren, ez da puntuagarria izango, Euskotren Ligako ontziak faltako baitira. Beraz, Donostiarra bai, baina Arraun Lagunak ez da bertan arituko. Abuztuaren 19an eta 20an Zarautzen arituko da Arraun Lagunak, Zarauzko Ikurrina izango baitute jokoan Euskotren Ligan.
Estropaden lekuko izan da Loiolako Erribera pasealekua, gaur goizean. Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia jokatu dute Urumean, eta Hibaikarentzat izan da Emakumeen I. Hernaniko Bandera – I. Iparragirre Saria. Arraunzaleak pasealekuan eta Mikel Laboa zubian elkartu dira, eta giro apartaz gozatzeko aukera egon da, eguraldi ona lagun. Etxeko traineruak, Arraun Lagunak eta Donostiarra, laugarren eta zazpigarren postuan geratu dira, hurrenez hurren. Liga ez da bukatu, baina San Juanek poltsikoratu du jada.