(Bideoa) Zer iruditu zaizkio gazte epaimahaiari orain arteko su artifizialak?
https://youtu.be/hRM6o3j8kbU
Aste Nagusian zehar, arrakasta handia izan ohi dute su artifizialek. Gauero, 22:45etik aurrera, donostiar asko elkartu egiten dira suak ikusi, txalotu eta iritziak trukatzeko.
Sariak, baina, epaimahai batzuen esku daude: epaimahai ofizialak Urrezko, Zilarrezko eta Brontzeko Maskorrak ematen ditu; epaimahai gazteak, Euskaltel Epaimahai Gaztea Saria; eta, donostiarrek, Publikoaren Saria. Epaimahai gaztearekin izan da IRUTXULOKO HITZA, eta ostiralean argitaratuko dugu erreportaje zabal bat gaiari buruz. Bitartean, bideoan ikusi daitekeen bezala, orain arteko su artifizialen iritzia plazaratu digute bi gaztek.
2017ko Su Artifizialen programa, egunez egun:
- Abuztuak 12, larunbata. Pirotecnia Accitana Maria Angustias (Granada).
- Abuztuak 13, igandea. Pirotecnia Hermanos Caballer (Castello).
- Abuztuak 14, astelehena. Pirotecnia del Mediterraneo (Valentzia).
- Abuztuak 15, asteartea. Pirotecnia Poleggi (Italia).
- Abuztuak 16, asteazkena. Pirotecnia Peñarroja (Castello).
- Abuztuak 17, osteguna. Liuyang New Year Fireworks (Txina).
- Abuztuak 18, ostirala. Pirotecnia Lopez (Coruña).
- Abuztuak 19, larunbata. Piromusikala, Ricasa (Valentzia).