Giro aparta Piraten DJ kalejiran
Atzoko abordatzean eguraldiak kaitik irtetea eragotzi bazien ere, Donostiako Piratek Parte Zaharra konkistatzea lortu zuten arratsaldean, musikaz armaturik. Ez beroak, ez enbatak, ez zuten lortu Kontxako badia abordatu gabe gelditu zirenen animoak goibeltzea.
Kaitik abiatutako DJ kalejirak girotu zuen jaia, ehundaka pertsona dantzan eta saltoka jarraika zituelarik. Parte Zaharreko buelta egin ostean, portura bueltatu ziren berriz Piratak, Huntza taldeak La Flamenka gunean eskaini zuen kontzerturako.