Erraustegiaren kontrako manifestazioa egin dute Parte Zaharrean
Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa egin dute gaur Donostiako Parte Zaharrean. Gaixotu nahi ez dutenen martxa lelopean abiatu dira manifestariak, aurpegian maskarillak jarrita zituztelarik.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du manifestazioa, Donostiako Piraten Aingura kofradiarekin batera. Bertan banatu dituzten esku-orrietan, zaborrak erraustea “baliabide ekonomikoak erretzea” dela adierazi dute, “hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu” egin behar direla aldarrikatuz.