(Argazkia: Donostiako Piratak)
Donostiako Piratak mugimenduak 15 urte bete ditu aurten, eta gu ere bagoaz aurrera. 2012tik dabilen kofradia da gurea, asmo berezi batekin. Haur eta Familiek goza dezaketen Aste Nagusi bat nahi dugu, eta egunero eraikitzen gabiltza. Gazteentzako mugimendu bezala jaioa, haur eta helduei ere lekua egiten dabiltza Donostiako Piratak.
Izan ere, uste dugu haurrak kabitzen diren jai gune eta ereduetan, edonor kabitu daitekeela. Gune lasaiak sortzen ditugu, emozionanteak baina zabalak. Jaia, musika eta erokeria bai, baita egun-pasa giro gozoa, familiako zaintza eta jolasa ere. Jolasa, guztiaren gainetik.
Aste nagusi pirata eta bihurrian sinesten dugu, agintzen digutenetik urrun, kai herrikoietan (baita Urgullen edo Zurriolan ere!) elkarrekin bizitzeko modukoak. Horrela, Donostiako familia guztiei irekitako egitaraua antolatzen dugu, baita Haurren Abordatzea ere. Pirata Bihurrietako haur, gazte eta helduok argi daukagu…
Izan Bihurri, Izan Pirata!
Pirata Bihurriak