Kattalin Minerrek egingo du gaurko txio kronika
Aste Nagusiaren bosgarren eguna da gaurkoa, eta IRUTXULOKO HITZAren txio kronika sare sozialak astintzen ari da! Angel Aldarondo zinemagilea hasi zen lehen txioak idazten, kanoikadaren eta piraten txupinazoarekin batera. Igandean, Urko Rodriguez autobus gidariak hartu zuen lekukoa; abordatze egunean, Lander Arretxea kazetariak eta Hiru Damatxoko kideak izan zuen txio kronika osatzen jarraitzeko ardura. Atzo, Aratz Estonba Ubarroiak kofradiako kideak kontatu zigun zein egun ederra pasa zuten piraten Aste Nagusian. Gaur, Kattalin Miner idazle eta militante feministak idatziko du txio kronika. Sardiñerekin bat egin eta festan murgilduko da. Twitterren bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue jaiaren inguruan emango duen ikuspegi pertsonala: #txiokronika eta #AsteNagusia2017.
Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolari gonbidatu ditugu Aste Nagusian txio kronikan parte hartzera. Hurrengo egunetan, Irati Urkiola kazetaria; Xabi Murua ekintzailea; Haizea Urkiola gidoilaria; eta Donostiako Piratak mugimenduko kide bat ariko dira txiokatzen.