"Oraindik 42 pirata eta gehiago ditugu gugandik urrun"
Berriro ere Aste Nagusia, berriro ere su artifizialak, izozkiak, zezenak, turistaz beteriko kaleak… Eta berriro ere Flamenkako kontzertuak, Triniko afari girotuak, abordaia, elektrotxarangek alaituriko kaleak, jolasak, laguntasuna, auzolana… 15 urte igaro dira lehen piratek postaletako Donostia herri grinaz kolorez eta ilusioz abordatu zutenetik. Urtez urte geroz eta pirata gehiago lotu zaio jai herrikoi, parte–hartzaile, euskaldun eta parekideak sustatzeko lanari. 15 urtez Donostia abordatu dugu herritik herriarentzako Aste Nagusia auzolanean antolatuz, gure txikitasunetik handi egiten eta elkarlanean edozer dugula posible erakutsiz.
Xibaro kofradikook ere urteurrena ospatzen dugu. 5 urte dira urrun ditugunak gogoan hiria abordatu genuenetik, etorkizun hurbilean beraiek ere Donostia gurekin abordatu zezaten eta aurrerantzean pirata bakar batek ez zezan ziega ilunik edo ezlekurik ezagutu. Hamaika ekimen egin ditugu orduz geroztik: dispertsioaren aurkako ekimen irudimentsuak, reenkartelada senide eta lagunekin, xibaro eguna…
15 urte eta gero balorazio gazi gozoa egiten dugu. Mugimendu indartsua sortu dugu eta Aste Nagusi Pirata gorpuztu eta balorez bete ere; baina oraindik 42 pirata eta gehiago ditugu gugandik urrun. Doakie muxu haundi bana Donostia Piratatik.
Aurrera begira, lanean jarraituko dugu jai herrikoietatik herria eginez eta gureak gurekin behar ditugula festa giroz eta txaranga doinuz aldarrikatzen. Aste Nagusian jantzi txalekoa eta izan Xibaro!
Xibaro kofradia