Kantujira egin dute goizean Pirata Xelebreek
Kantujira ederra egin dute gaur goizean Donostiako Piratek, Pirata Xelebreen kofradiaren eskutik. Eguzkiak lagundurik, “La Flamenka” gunetik abiatu dira taldean, kantu kantari, Parte Zaharretikan zehar.
Abesti herrikoiak abestu dituzte bertara gerturatu direnek, Paco Sexmilo zuzendari lanetan zutelarik. IRUTXULOKO HITZA han egon da ere Kantujiraren zenbait irudi jasotzeko.