Ostiralean El Drogas egongo da La Flamenako eszenatokian
Amaitzear ari da Aste Nagusia, baina musika ekitaldi ugari daude antolatuak azken egunetarako. Gaur Iker Lauroba egongo da 20:00etan Kursaaleko terrazetan. Rock doinuak iritsiko dira gauean, 23:00etatik aurrera Flamenka gunean Pelax eta El Drogas egongo dira eta Sagüesen 23:45ean Rulo y la Contrabanda.
Larunbatean ere musika egitaraua betea egongo da. Flamenka gunean erromeria izango da Tximeleta taldearekin 23:00etatik aurrera. Gau kubatarra izango da Trinitate plazan Lechuga Fresk eta La Jodedera taldeekin 23:ooetatik aurrera. Sagüesen aldiz, Chenoa egongo da 23:45ean.