Aste Nagusiaren azken eguna da gaurkoa, eta IRUTXULOKO HITZAren txio kronika sare sozialak astintzen ari da!
Angel Aldarondo zinemagilea hasi zen lehen txioak idazten, kanoikadaren eta piraten txupinazoarekin batera. Igandean,
Urko Rodriguez autobus gidariak hartu zuen lekukoa; abordatze egunean,
Lander Arretxea kazetariak eta Hiru Damatxoko kideak izan zuen txio kronika osatzen jarraitzeko ardura. Asteartean,
Aratz Estonba Ubarroiak kofradiako kideak kontatu zigun zein egun ederra pasa zuten piraten Aste Nagusian. Asteazkenean,
Kattalin Miner idazle eta militante feministak idatzi zuen, Sardiñerekin bat eginda. Ostegunean
Irati Urkiola kazetari eta Kantauri kofradiako kideak bere kideekin eguna eman zuen. Ostiralean
Xabi Murua ekintzaileak piraten ekitaldietan murgilduta egon zen. Atzo
Haizea Urkiola gidoilaria Bizikrossa ikustera joan zen.
Gaur
Nerea Arrizabalaga pirataren txanda izango da! Twitterren bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue jaiaren inguruan emango duen ikuspegi pertsonala:
#txiokronika eta
#AsteNagusia2017.