Tolosa eta Romero izan dira azkarrenak Irlako XX. Igeriketa Zeharkaldian
sailkapen osoa eskuragarri dago.
Romero indartsu dabil, lehen emakumea izateaz gain, sailkapen nagusiko bosgarrena izan baitzen. Gainera, Zumaian ere irabazlea izan zen joan den astean. Bidasoa XXI taldeko kidea da Juan Tolosa, eta Euskadiko marka hautsia du 1.500 metrotan. Haur mailan, Lasarteko Leire Martin eta Irungo Oier Fernandez izan ziren azkarrenak, 11 minutuko denborarekin biak ere. Txikiek 600 metroko proba egin zuten eta 56 igerilarik parte hartu zuten.
Distantzia luzeko Gipuzkoako liga datorren irailaren 9an bukatuko da, Kontxako 74. Igeriketa Zeharkaldiarekin.
Donostiako Atletikoren eskutik, Irlako XX. Igeriketa Zeharkaldia jokatu zuten igandean. Irungo Juan Tolosa (35:51) eta Logroñoko Alba Romero (37:28) izan ziren txapeldunak, eta beraiekin batera hauek osatu zuten podiuma: gizonezkoetan, Bergarako Jon Mujika (35:55) eta Hernaniko Luis Goñi (35:56); emakumezkoetan, Burlatako Amaia Iriarte (39:38), eta Donostiako Ana Vega (39:46). Guztira, ia 500 lagunek parte hartu zuten, hiru kilometroko ibilbidea osatuz, eta