Parte hartzea izango da nagusi Añorga Txikiko jaietan
Ostiral eta larunbaterako adin guztietarako jarduera ugari prestatu dituzte.
AÑORGA TXIKIKO JAIAK 2017 – Irailak 1, 2 eta 3
Ostirala, irailak 1
Urtero legez, oporretatik bueltako lehen jaiak izaten dira Añorga Txikikoak. Aurten, ostiralean eta larunbatean –irailak 1 eta 2– egingo dituzte publiko guztientzako jarduerak. Txupinazoa bota ostean, futbolin txapelketa egingo dute lehen aldiz, familien parte hartzea bultzatzeko. Gainera, sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa ere egongo dira. Larunbata bikain amaituko dute Añorga Txikikoek. Izan ere, musikaz lagunduta, poteo herrikoia egingo dute eta afaltzera joango dira guztiak gero.
- 18:00. Txupinazoa.
- 18:15. Guraso eta umeen arteko futbolin txapelketa.
- 19:30. Txokolate jatea.
- 20:15. Poteo herrikoia Eonian elektrotxarangarekin.
- 22:30. Mus txapelketa azkarra Atotxa Erreka elkartean.
- 10:00. Haurren jokoak.
- 12:00. Sagardo eta sardina dastaketa.
- 13:00. Patata tortila txapelketa.
- 14:00. Sari banaketa.
- 16:30. Umeentzako jokoak zelaian.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandien irteera.
- 20:00. Poteo herrikoia musikarekin.
- 22:00. Afaria karaokearekin.