Udaletxean egin dute txapelketaren aurkezpena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Egiako XXIII. Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa iristear da. Asteazkenetik larunbatera eskubaloia izango da pistako protagonista, eta ikuskizuna ziurtatua egongo dela diote antolatzaileek. Egiako Eskubaloi Taldea da txapelketaren bultzatzaile nagusia, eta erakundeen laguntzari esker, aurten ere puntako taldeak biltzea lortu dute. “Talde askok deitzen digute jakiteko ea parte hartzea izango duten, euren denboraldi aurrea antolatzeko”, aipatu dute aurkezpenean.
Bera Berak irekiko du txapelketa,
abuztuaren 30ean, 19:30ean. Xixongo taldea izango du aurkari. Denboraldi aurreko azken lagunartekoa izango da Bera Berarentzat; hurrengo erronka Superkopa izango baitu. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du.
Ostegunean,
abuztuak 31, bi lagunarteko egongo dira jokoan. Partiden aurretik, ohiturari jarraituz, Egia Eskubaloiko kideek euren taldeen aurkezpena egingo dute. Norgehiagoketan aurrez aurre arituko dira talde hauek: Euskal ligako Egiako eta Lezoko emakumeen taldeak
(18:00), eta lehen mailako Egiako eta Zarauzko gizonen taldeak
(20:00). Sarrera doakoa izango da.
Ostiralean eta larunbatean txapelketa itxiko dute gizonen goi mailako norgehiagokek. Larunbatean,
18:00etan, Bidasoa eta Anaitasuna arituko dira;
20:00etan, berriz, Leon eta Fenix Toulouse. Igandean, hirugarren eta laugarren postua eta finala jokatuko dituzte,
17:30ean eta 19:30ean. Bi egunetan sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai.