Euskal jaietan murgilduko da hiria, bihartik aurrera
Sagardo Eguna irailaren 2an izango da, larunbat honetan
helbide honetan kontsulta daiteke.
Sandra Garayoa gazteak egin du aurtengo Euskal Jaien kartela. “Euskal Kirol tradizionala irudikatu nahi izan dut, adierazpen minimora eramanaz, kartel argi eta zuzena lortzeko”, adierazi du Garayoak.
Euskal Jaien historia
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896. urtean “Fiestas Euskaras” izenekoak sortu zituen. Bertan nekazaritza-lehiaketak antolatzen zituzten. Horretaz gain literatura-lehiaketa, dantza eta herri-kirolak antolatzen zituzten, euskal ohiturak eta folklorea goretsiz.
Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez, 1927ko irailaren 8a eta 18a bitartean, Donostiak lehen Euskal Astea antolatu zuten. Hurrengo urtean, Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearekin batera Aldundiak ere batzorde antolatzailean hartu zuen parte. Gerra zibilak Euskal Festa hauen bigarren etapa eten zuen arren, 1940. urtean, El Diario Vasco eta Kultur eta Turismo Ekintzetxea Euskal Aste hau berreskuratzen saiatu ziren.
1961. urtean Asteari bere jatorrizko izena jarri zioten: Euskal Jaiak edo Fiestas Euskaras. Izen hori izango du 1985. urtera arte. Etenaldiaren ondoren, 1994an Parte Zaharreko hainbat elkartek jai hauek berreskuratu zituzten eta KTE, Parte Zaharreko Jai Batzordearekin batera, berriz antolatzen hasi zen.
Bihar hasi, hilak 31, eta irailaren 10era arte ospatuko dira Euskal Jaiak. Gaur egin dute kartelaren eta egitarauaren aurkezpena. Ohikoa den bezala, euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak antolatu dituzte, eta euskal kulturarekin loturiko jarduerak ere. Esaterako, Sagardo Eguna irailaren 2an izango da, larunbat honetan. Euskal Jaien egitaraua