XVI. azoka ekologikoa egingo dute larunbatean
Donostiako XVI. azoka ekologikoa egingo dute larunbatean Bulebarrean, 10:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Gipuzkoako bertoko tomate barietateen erakusketa eta lehiaketa egongo dira, Gastronomiazko Euskal Anaiartean antolatuta, Blasenea Mintegi ekologikoaren laguntzarekin. Bestalde, 13:30ean tomate dastaketa egingo dute.