Urdaibai eta Hibaika nagusitu dira estropadetako lehen igandean
Gizonezkoetan azken postuan geratu da Donostiarra; Emakumezkoetan, laugarren postuan Arraun Lagunak eta zazpigarrenean Donostiarra.
Gizonezkoei dagokienez, errekorra egin du Urdaibaik (18:53.52) estropadetako lehen igandean, atzetik geratu dira Hondarribia (18:57.80) eta Orio (19:03.30). Lau segundo inguruko abantaila lortu dute bermeotarrek datorren iganderako, eta Orio eta Kaikuk osatuko dute ohorezko txanda.
Emakumezkoetan Hibaika nagusitu da eta San Joan eta Orio geratu dira bigarren eta hirugarren postuan. Laugarren postuan, aldiz, Donostiako Arraun Lagunak geratu da; eta zazpigarren postua lortu du Donostiarrak.
Sailkapena
Gizonezkoak
1.Bermeo-Urdaibai. 18:53.52
2. Hondarribia. 18:57.80
3. Orio. 19:03.30
4. Kaiku. 19:07.64
5. Zierbena. 19:21.78
6. Tirán. 19:23.94
7. San Juan. 19:31.40
8. Donostiarra. 19:32.48
Emakumezkoak
1. Hibaika. 10:36.02
2. San Juan. 10:38.68
3. Orio. 10:46.60
4. Arraun Lagunak. 10:56.00
5. Mercos. 10.57.70
6. Deusto. 11:02.26
7. Donostiarra. 11:06.38
8. Hernani. 11:14.34