Donostia euskalduntzen aritu direnen lana aitortu nahi du Bagera elkarteak
25 urte betetzen ditu aurten Bagera elkarteak eta ospakizun festa egingo dute azaroaren 18an. Bertan, Donostia euskalduntzen aritu direnak aitortu nahi dituzte, eta, horretarako, 25 urte 25 bidelagun deitutako proposamen bilketa egingo dute.
Azaldu dute urte hauetan zehar hainbat lagun izan dituztela bidelagun Donostia euskaldunagoa izan dadin lanean: “Lan horietan aritu diren edo egun horretan jarraitzen dutenak ekarri nahi ditugu gogora azaroaren 18ko ekitaldian“. Horretarako proposamen zerrenda bat osatu nahi dute eta Donostiarren proposamenak jaso nahi dituzte urriaren 2a baino lehen. Hemen egin daitezke proposamenak.