Osasungintzan euskarak duen egoeraz hitz egingo dute irailaren 12an San Telmo museoan
Osasungintzan euskarak duen egoera izango dute hizpide datorren asteartean Bagera elkarteak antolatutako solasaldian. Irene Gil Legarra, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko erdi mailako euskara teknikaria (ISEI), izango da gonbidatua. Solasaldia San Telmo museoan egingo dute 19:00etan.
“Osasungintzan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan handia egiteko dagoela esaten da. Langile elebidunak nabarmen igo dira, 2005ean %7,7 ziren eta 2016ko abenduan %34. Urtetik urtera %2 igotzen ari da elebidun kopurua. Osasun zerbitzu batzuetan langileen %50 da elebiduna. Erizaintzan, 45 urtetik beherakoen %80k egiaztatuta du hizkuntza eskakizuna”, azaldu dute.
Solasaldian ISEIren egoeraren berri eman eta euskararen ezagutza erabilerarekin lotuko dute: “Osakidetzaren II. Euskara Plana oinarri hartuta abiarazi dituzten interbentzioen nondik norakoak azalduko ditugu, Lehen Mailako Osasun Zentroetan garatzen ari garen Gertu programan zentratuta: Zergatik Gertu, non eta nola”.