futbol pista jaietako gune nagusia izaten da. (Argazkia: Lanberri auzo elkartea)
Txomin Enea izango da jaiak ospatzen azkenetako auzoa. Irailaren 8tik 10era egingo dituzte jaiak, eta hiru egunetarako egitaraua prest dute. Auzoa momentu honetan nahiko hankaz gora dago, uholdeak saihesteko obrak direla eta, baina horrek ez ditu Txomineko bizilagunak kikildu, eta aurten ere jaiak gogoz antolatu dituzte.
EGITARAUA: TXOMINEKO JAIAK
Irailak 8, ostirala.
- 19:00. Txupinazoa eta Eureka Dance.
- 19:30. Buruhandiak.
- 20:00. Trikipoteoa.
- 21:00. Afaria, kirol pistan. Bakoitzak berea eraman behar du.
- 23:00. Tsunami orkestra.
- 00:00. Zezensuzkoa.
- 2:00. Dj festa karpan.
Irailak 9, larunbata.
- 12:00. Haurrentzako ikuskizuna: Tomasen abenturak, hamar urte.
- 13:00. Marrazki eta pintura lehiaketa.
- 16:00. Haur parkea: Giza bolen mahai futbola, rolley water, gladiatoreak, Simpson puzgarri erraldoia eta ohe elastikoak.
- 16:00. Mus txapelketa karpan.
- 18:15. Etxean egindako poste eta tortilla lehiaketa.
- 19:00. Disney ikuskizun berria Eureka Dance taldearekin.
- 20:00. Buruhandiak, auzoan zehar.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. Ikuskizun piromusikala: Brasil, alaitasuna eta kolorea.
- 00:00. Eureka Musical Show.
- 1:00. Miss-mister Txomin 2017 hautaketa.
- 2:00. Remember festa karpan: 1980, 1990 eta gaurko musika.
Irailak 10, igandea.
- 10:00. Meza Kristobaldegin, hildako bizilagunen oroimenez.
- 13:00. Haurrentzako jolasak.
- 13:00. Pintxo-potea kirol pistan.
- 16:00. Haur parkea: Zenzen mekanikoa, Bungee Jumping, karranpa pirata puzgarria etaekortzeko makina.
- 17:00. Bote txapelketa, Shanti tabernan.
- 17:30. I. Nazioarteko Rodeoa. 12 eta 17 urte arteko haurrentzat.
- 18:00. Nazioarteko Toka Txapelketa.
- 18:30. Txokolate jatea.
- 19:00. Apar festa, pistan.
- 19:00. Acoustic Gedar-rock covers taldearekin jaien amaiera.
- 20:30. Buruhandiak eta zezensuzkoa.