edagogia arloko adituz eta arkitektoz osatutako talde batek diseinatu du, eta kalitate handiko aisialdia eskaintzen du; tartean, tailerrak, urtebetetze festak eta ikuskizunak.
Irailaren hasierarekin ateak ireki ditu berriro
Kutxa Ekoguneko haur parkeak. Pedagogia arloko adituz eta arkitektoz osatutako talde batek diseinatu du, eta kalitate handiko
aisialdia eskaintzen du; tartean,
tailerrak, urtebetetze festak eta ikuskizunak. 700 metro koadroko azalera eta 7 metroko altuena ditu parkeak, haurrek modu autonomoan eta askean jolas dezaten.
Ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; eta larunbat eta igandetan, 10:30etik 20:00etara.
Haurren eta familien tailerrei dagokienez, ikasturte berrirako hainbat jarduera dibertigarri diseinatu dituzte, irudimena lantzeko. Hala,
asteburuetan bi lantegi eskainiko dituzte, larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 13:30era eta 17:30etik 18:30era,
urriaren 7tik 2018ko maiatzaren 27ra. Parte hartzen dutenek gure inguruko intsektuen eta landareen bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte, eta
sormena landuko dute material plastikoak erabiliz eta soinu ezagunak emulatzen dituzten objektuak eraikiz.