Dominos Pizza pizzerian egin dute txapelketaren aurkezpena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Easo saskibaloi klubak XI. EASO KOPA antolatu du, irailaren 8tik 10era. Saskibaloiaren munduan aurre denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetakoa dela diote, eta, horrela, Euskal Herriko talde garrantzitsuenek parte hartuko dute, baita urrutiagotik etorritakoak ere: Baskonia (Gasteiz), Take (Tolosa), Iraurgi (Azpeitia), Agustinos (Espainia), CB Lleida (Herrialde Katalanak)…
Guztira, 78 taldek parte hartuko dute, haur, kadete eta junior mailatan, mutil zein nesken kategorietan. Horrela, partaidetza marka hautsiko dute, 2.000 lagun baino gehiagorekin. Bi egunetan, 140 partida baino gehiago jokatuko dituzte gaztetxoek, Yoldi, Benta Berri, Bidebieta eta Lezoko kiroldegietan. Mutilen finalak Bera Beran jokatuko dituzte, eta, neskenak, aldiz, Pio Barojan.
Twitteren emango dute uneoro txapelketaren berri, eta, horretarako, traola hau erabiliko dute: #dominosEasoKopa2017.