‘Fe de etarras’ filmaren lan taldea.
Donostiarekin lotura handia duten bi film estreinatuko dira
Zinemaldiaren agertoki handienean, Belodromoan –3.000 ikusle baino gehiago har ditzake–: Borja Cobeaga zinemagile donostiarraren
‘Fe de etarras’ komedia beltza eta Donostiako Zinemaldian girotutako
‘Operacion Concha’ endredozko komedia.
Aktore donostiar piloa agertuko da bi film hauetan. Cobeagaren filmean, Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa ETAren komando bateko kideak izango dira. Javier Camara eta Julian Lopez aktore espainiarrak dira film honetako beste protagonistak. Eta Antoni Cuadrik zuzendutako lanean, ‘Operacion Concha’-n, Ramon Agirre eta Barbara Goenaga donostiarrak agertuko dira pantaila handian. Neguan Donostian filmatu zuten pelikula. Iruzurra, inbertitzaile handi bat, Donostiako Zinemaldia, porrot egin duen ekoiztetxe bat eta aktore ospetsu bat dira endredozko film honen osagai nagusiak.