Atano III.a frontoiaren aurrealdea. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostia Kirolak irailean zenbait hobetze lan egingo ditu hiriko bi pilotalekutan: Atano III.a udal pilotalekua eta Altzako udal pilotalekua.
Atano III.ean sabaia aldatu behar dute, eta argiteria eta megafoniaren sistema hobetuko dute. Aurrekontua 164.000 eurokoa da, eta aurreko urteetan egindako beste inbertsio garrantzitsu batzuen jarraipena dela diote arduradunek. Izan ere, besteak beste, terrazak eta fatxadaren zaharberritzeaegin zituzten. Kirol praktikarako erabili ahal izango da Atano III.a urriaren 1etik abenduaren erdialdera, baina harmailetarako sarbidea itxita mantenduko dute. Frontoia itxi egin beharko dute lanak direla eta, irailaren 4tik 30era. Abenduaren azken hamabostaldian frontoia berriro itxiko dute aldamioak desmuntatzeko.
Altzako udal pilotalekuan egurrezko zertxak sendotuko dituzte, eta, horretarako, 48.143 euro inbertituko dituzte. Ondorioz, frontoia itxia egongo da irailean.
Antigua eta
Lautximenetako udal pilotalekuetan ere konponketak egingo dituzte, ura ez sartzeko.