Errege Magoen jantziak berrituko dituzte
Datorren urtean jantzi berriak izango dituzte Errege Magoek. Cintya Cubillo diseinatzaile donostiarrak irabazi du Donostia Moda Klusterrak antolatutako lehiaketa eta, orain, epaimahaiak proposatutako aldaketekin behin betiko jantziak egin beharko ditu. 4.000 euroko saria jaso du Garbera merkataritza zentroaren eskutik.
Azaldu dute guztira zortzi proiektu aurkeztu direla Errege Magoak Berritu izeneko lehiaketara. Lehiaketaren bitartez tokiko diseinua bultzatu, hazi, garatu eta ikusarazi nahi dute.

