Bakearen bidean urratsak emateko eskatu du Kalera dinamikak
Estropadekin bat eginez, manifestazio jendetsua egin dute sakabanaketaren amaiera eskatzeko Kalera dinamikak deituta. Azaldu dute arduraz jokatzeko eta eragile guztien artean bide-orria osatzeko garaia dela.
“Helburuak eta urgentziak ondo finkatuz; larriki gaixo diren presoak, adinekoak, urte asko espetxean daramatenak, sakabanaketaren amaiera, eta guztiak espetxeetatik irten daitezen plangintza integral bat osatzeko kontsentsutik eta akordiotik ekin behar diogu”, azaldu dute.
Gaineratu dute, “ezinbestekoa” dela eragile politiko, sozial eta instituzional guztien parte hartzea.