Bost eguneko jai egitaraua prestatu dute Jolastokietan
Irailaren 13tik 17ra murgilduko dira festa giroan auzotarrak.
             
Jolastokietako jai batzordeak ilusio handiarekin egin du egitaraua, txikientzat eta handientzat, denon gustukoa izateko asmoz: “Auzoak bere nortasun berezia aldatu gabe jarraitzen du, ikusgarriagoa eginez, elkarbizitzaz gozatzeko. Bizi ditzagun festa hauek azken minutu arte, denbora azkar pasatzen baita!”.
JOLASTOKIETAKO JAIAK 2017 – Irailaren 13tik 17ra
Irailak 13, asteazkena
                    
        
    
- 18:30. Migel Baztanen Oroimenezko XXVI. edizioa. Futbol txapelketa, hiru hiruren aurka (Jolastokietako frontoian).
 - 19:30. Kuadrillen arteko futbito txapelketa.
 
- 18:00. Argazki lehiaketa. Irailaren 24ra arte iraungo du. Argazkiak jai batzordeari eman behar zaizkio, 21:00ak baino lehen. Gaia: jaiak. 3 argazki parte hartzaile bakoitzeko.
 - 18:30. Kale antzerkia: Trokolo teatro, como una cabra. Taldea: Burutik Jota.
 - 19:30. 3 On 3 Saskibaloia.
 
- 17:45. Suziriak, jaiei hasiera emateko.
 - 18:00. Jolastokieta taldearen karate erakustaldia.
 - 19:15. Erraldoi eta buruhandien irteera trikitixarekin girotuta.
 - 19:30. Kuadrillen arteko txapelketaren finalerdiak.
 - 20:00. Pregoi kontzertua: Pasai Txaranga.
 - 20:30. Sardina jate herrikoia (sardinak, ogia, ardoa eta sagardoa).
 - 24:00. Musika: DJ Ru.
 
- 9:00. Diana trikitilarien eskutik.
 - 10:15. Malabarismoa.
 - 10:30. Ping pong txapelketa.
 - 10:35. Oinezkoen lasterketa, neska-mutilen artekoa eta maila desberdinak.
 - 11:00. Xingola lasterketa bizikletan. Plaza nagusian.
 - 11:15. Haur parkea, 9 orduz irekita: harra, olagarroa, apar festa eta gladiadoreak.
 - 12:00. Pottokak haur guztientzat.
 - 13:00. Apar festa.
 - 13:30. Poteoa, trikitilariek girotuta.
 - 16:00. Tute txapelketako finalak, Joserra tabernan.
 - 17:30. XXXII. Jolastokietako kros herrikoia, Jose M. Villarren oroimenezko XII. edizioa.
 - 18:00. Palako finalak.
 - 18:30. Txokolate eta bizkotxo janaldi aparta.
 - 19:15. Erraldoi eta buruhandien irteera, trikitilariekin girotuta.
 - 22:00. Herri afaria (saiheskia, entsalada, ogia, ardoa eta postrea).
 - 24:00. Berbena, Cafe Irlandes orkestraren eskutik.
 - 01:00. Zezen suzkoa.
 - 02:30. Baratxuri zopa bizirik dirautenentzat eta zenbait ezusteko ondoren.
 
- 9:00. Diana trikitilarien eskutik.
 - 10:30. Toka txapelketa.
 - 10:30. Bote txapelketa.
 - 11:00. Haur jolasak.
 - 11:45. Luntxa jubilatuentzat.
 - 12:00. Patata tortilla eta postre lehiaketak.
 - 12:00. Animalien jaialdia.
 - 13:00. Poteoa, trikitilariek girotuta.
 - 13:15. Sari banaketa.
 - 16:00. Mus txapelketaren finalak, Caballero tabernan.
 - 17:15. Dantza jaialdia. Bollybood, Chatvari Sundari eta hainbat eskolen eskutik.
 - 17:30. Herri kirolak frontoian. Aizkolariak: Manolo Cañamanes eta Oier Cañamanes. Harri jasotzailea: Inaxio Perurena.
 - 17:35. Antzara jolasa txikientzat.
 - 18.30. Sagardo eguna: Juanjo Matxinandiarenaren oroimenezko IV. edizioa. Etxeberria, Illarramendi, Jauregi, Herriko eta Oiarbide sagardotegiek hartuko dute parte. Trikitilariek girotuta.
 - 19:00. Smoke Screen eskola.
 - 20:00. Diskoteka ibiltaria.
 - 21:30. Zezen suzkoa.
 - 22:00. Azken traka eta jai amaiera.
 
								
								
							
					


