Okendo kultur etxean ikusteko aukera egongo da, urriaren 21 arte.
Argazkia: Donostia Kultura.
Sorkuntza artistikoari esker nabarmenak diren hainbat film entzutetsu irudikatzen ditu
Zinema, Papera eta Guraizeak erakusketak. Garai eta toki guztietakoak dira, arte ederretako kartoi meheekin eta paperekin egindako diorama sail batean. Horixe da Fernando Mircala egilearen lanaren ohiko teknika. Bestalde, Espainiako filmen aukeraketa bat ere jasotzen du erakusketak. Zehazki, horiek irudikatzen dituzten kartelen diseinu grafikoan jartzen du arreta, ikuslea liluratu eta kitzikatzeko.