Frankismoaren genozidioaren biktimak omenduko dituzte asteazkenean
81 urte igaro dira dagoeneko 1936ko irailaren 13an frankistek hiria bere gain hartu zutenetik. Hori dela eta, frankistek eraildako donostiarrak gogoratuko ditu Frankismoaren Genozidioaren Biktimen elkarteak, asteazkenean 12:30etan udaletxe aurrean. “Egia, justizia eta erreparazioa” eskatu nahi dituzte.