Haurtxoko eta Gaztelekuek bihar irekiko dituzte ateak
Donostiako Udaleko Gazteria sailak bihar irekiko ditu hiriko Haurtxoko eta Gaztelekuetako ateak. 5 eta 11 urte arteko haurrek (HH5etik LH5era) eta 12 eta 17 urte arteko nerabeek (LH6tik aurrera) aukera izango dute ekintza, tailer, aisialdi eta, batez ere, giro ezin hobean ikasturteari hasiera emateko, euren auzoan bertan.
Auzo bakoitzeko guneen irekiera datak ondorengoak dira. Bihar irekiko dituzte Aiete, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Haurtxokoak; eta Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Gaztelekuak. Hilaren 15ean irekiko da Aieteko Gaztelekua, eta 16an Antiguako Haurtxokoa eta Gaztelekua. Martuteneko Etxarriene Zentroak, berriz, gaur zabaldu ditu ateak.