Juan Ramon Viles, aurkezpenean. (Argazkia: Donostiako Udala).
Asteazkenean, hilak 13,
Oroimen Historikoaren Eguna ospatuko du Donostiako Udalak. Hain zuzen ere, 1936ko irailaren 13an frankistek hiria bere gain hartu zuten, eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten. Egun hori gogora ekartzeko asmoarekin, udalak herritarrei eta erakundeei zuzenduriko zenbait ekitaldi antolatu ditu memoria historikoa berreskuratzeko.
Juan Ramon Viles Giza Eskubideen zinegotziak adierazi duenez, udalak gerrako eta Francoren diktadurako memoria berreskuratzeko “konpromiso osoa” du eta urratu ziren balio demokratikoak sustatzeko ere. “Horretarako, erakunde, elkarte eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa da”.
Oroimen Historikoaren Egunaren egitaraua
- 12:00. Frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza. Ijentea kaleko Dual izeneko eskulturan izango da.
- 19:30. Ilunpetik argitara antzezlana, Agurtzane Intxaurragak zuzenduta. Udaletxeko Batzar aretoan izango da.