U.Lab eraldaketa eta gizarte berrikuntzaren ikastaroa abiatuko dute etzi
Impact Hub Donostiaren egoitzan egingo dute abendura bitarte; izen ematea zabalik dago
Impact Hub Donostiak eta Utilitas.org enpresak. Eraldaketa eta gizarte berrikuntzaren ingurukoa da ikastaroa, eta oinarrian U teoria du. Hain zuzen ere, norbere gaitasun eta desioetan sakonduta proiektu zein etorkizun arrakastatsuak sortzera zuzendutako metodologia da.
Etzi, hilak 14, Tabakalerako hirugarren solairuan Impact Hub Donostiak duen egoitzan abiatuko dute ikastaroa. Abendura bitartean zuzeneko harremana izango dute munduan zehar 150 herrialde baino gehiagotan sakabanatuta dauden 35.000 pertsonekin. Guztiek online ikastaro berdina egingo dute: MIT-k (Massachusetts Institute of Technology) antolatu duen “Gailentzen ari den etorkizunetik lideratzen – Leading from the emergin future”.
Ikastaroa ostegunero egingo dute 17:30-19:30 artean. Proiektu pertsonal zein profesionalak garatu, online ikastaroan ikasitako metodologia ezberdinak proban jarri eta esperimentatzeko gunea izango da. Izena emateko aukera oraindik zabalik dago, eta interesa duenak Impact Hub Donostiaren posta elektronikora idatzi dezake: donostia@impacthub.net
Hirugarren urtez U.Lab ikastaroa antolatu dute