Metroak komertzio eta hiritarrengan izango lukeen eragina aztertuko dute irailaren 18an
Metroaren igarobidea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak hitzaldi bat antolatu du datorren astelehenerako, hilak 18. Metroaren pasanteak Donostia erdialdeko komertzio eta hiritarrengan izango lituzkeen eraginak izenburupean, Jose Ramon de Miguel Bosch aditua arituko da. Koldo Mitxelena kulturunean izango da, 19:00etatik aurrera.
Bestalde, asteazkenero egiten zuten bezala, bihar, hilak 13, 18:00etan elkarretaratzeak abiatuko dituzte berriro, Loiola kalean.