Olatu batek emakume bat zauritu du Pasealeku Berrian
Gaur goizean 47 urteko emakume bat zauritu da Donostiako Pasealeku Berrian, olatu batek kolpatu ondoren. Zauritua itsasoaren argazkiak egiten ari zen, Jorge Oteizaren eskulturatik gertu, olatu batek bete-betean harrapatu duenean.
Goizeko hamar eta erdiak aldera gertatu da. Donostia Ospitalera eraman dute, beso bat hautsita zuen, eta hainbat kolpe zituen gorputzean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, olatu handien arriskuagatik. Badaezpada, ibilgailuentzat itxi egin du Pasealeku Berria.