Udaltzaingoaren egoitza berria Morlansen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Udaltzaingoaren langile funtzionarioen lan-taldea aldatzea onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Izan ere, bost plaza berri sortuko ditu udalak.
Eneko Goia alkateak esan duenez, udaltzain horiek erabilera turistikoko etxebizitzen gaineko ordenantzan aurreikusitakoak dira. Bost agente horiek eta hirigintzako bost teknikarik ordenantzaren betetzeko eta iruzurraren aurka egiteko taldea osatuko dute.
Bost plaza horietatik bat 1. mailako udaltzaina izango da, eta gainontzekoak segidako mailakoak: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Udaltzaingo Klasea eta C1 Sailkapen Azpitaldea.