Beste sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea. (Argazkia: Lide Ferreira)
Ostegun gauean, Parte Zaharrean, eraso egin ziotela salatu du emakume batek. Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen. Donostiako Udalak gertatutakoa gaitzetsi egin du adierazpen instituzional baten bitartez, eta dei egin die hiritarrei, etzi, osteguna, 12:00etan, Alderdi Ederreko lorategian egingo duten gaitzespen bilkuran parte har dezaten.
Udalaren adierazpen instituzionala:
Asteburu honetan Donostian izan den sexu eraso salaketaren aurrean, Udalak honako hau adierazten du:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimari esku jarriko ditu Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duten laguntza guztia.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
4.- Udalak hiritarrei dei egiten die etzi, osteguna eguerdiko 12:00tan, Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera.