Gaur egun Egiako behealdean bakarrik ordaindu behar da aparkatzeagatik. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako Udaleko Mugikortasun sailak udazkenean zehar egingo ditu TAO sistema berria Egia auzo osora zabaltzeko lanak. Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio zerga arauari. Horrela, aparkaleku eremuak eta bertakoentzako guneak handituko dira. Mugikortasun departamentuak 2018ko urtarrilerako aurreikusten du TAO sistema berria abian jartzea.
Auzoko obrak bukatzen joaten diren heinean egingo dituzte margokoeta lanak. Egiako bizilagunei informatzeko komunikazio kanpaina egingo dute, eta bertakoen txartelen eskaerak bideratzen hasiko dira. Txartelen banaketa eta guneen margotzea abenduan zehar bukatzea aurreikusten du udalak.