Miren Lazkano, behean, erdian, Donostiako Atletikoko kideek egin zioten omenaldian. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Lorpen ederra egin zuen Miren Lazkanok udan, piraguismoko C-1ean Europako txapelduna izatea lortuta, slalonean. Donostiako Atletiko klubeko kidea da Lazkano, eta berarekin egon da IRUTXULOKO HITZA, bere kirol ibilbidea errepasatuz. “Akats txiki batekin, asko gal dezakezu”, dio Lazkanok bere modalitateari buruz. Martxoan sorbalda atera bazuen ere, denboraldia ezin hobeto bukatzea lortu du, eta hurrengo erronkei buruz ere hitz egin digu.
Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.