Udalak emango du aurten Zinemaldiko publikoaren saria
Donostia Hiria Publikoaren Saria aurkeztu dute Eneko Goia alkateak eta Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak. Azaldu dute egitasmo hau Europako Kultur Hiriburuarekin jao eta Donostia 2016ko legatua bezala irauten duela. Bestalde, azaldu dute 1.000 sarrera banatuko dituztela egoera ekonomikoa dela eta, zinema aretora joateko zailtasunak dituztenen artean.
“Zinemaldia gure nazioarteko erreferente nagusietako bat da”, azaldu du Goiak. Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren saria, 60.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa.