Aitor Ikastolak botako du Porrontxo jaietako txupinazoa
Gazte Eguna ospatuko dute. Bazkaria, jokoak, Intxaurrondoko lagunei ongi-etorria… Iluntzean, beteranoen txanda izango da: kuadrilla beteranoen afaria eta guatekea izango dira ostiral iluntzean Tejerian.
Eta kontzertu eta musika saioak? Telmo Trenor, Odolaren Mintzoa, La Basu, Liher… Eta berbenak, eta musika ibiltaria, eta txarangak… Ez da musikarik gabeko tarterik izango porrontxoetan! Gorputza mugitu eta ariketa fisikoa egiteko aukera ere izango da: pala, pilota, eskubaloia eta herri kirolak izango dira, eta larunbat iluntzean, Porrontxotako XX. Herri Krosa. Gainera, lehen Mendi Bizikleta Lasterketa Urbanoa egingo dute ostiral iluntzean.
Joan den asteburuan hasi ziren Egian festa giroa berotzen, baina jai egitarauaren hasiera ofiziala gaur izango da. Arratsaldean murgilduko dira jaietan Egiako bizilagunak. Arratsaldeko zortzietan txupinazoa bota eta kuadrillen jaitsierari ekingo diote, Txondorra Elkartearen atzealdetik (Ametzagaña, 66). Auzoko Aitor Ikastolari egokitu zaio pregoia irakurri eta txupinazoa botatzea, ikasturte honetan 50 urte beteko baititu. Dena dela, Aitor Ikastola ez da aurten merezitako omenaldia jasoko duen bakarra. Porrontxo jaien arima izan den Joxepo Kortadi auzokideari dantzaldi masiboa eskainiko diote larunbat arratsaldean, koreografia eta guzti. Gainera, Egiako jaietako garagardoaren -O’Porrontxo Maldanbier- botilen etiketa apainduko du.
Ostiralean