‘Errementari’ filmeko irudia.
Urriaren 28an hasiko da 28.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinema astea. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren
Errementari filmak inauguratuko du astea. Sitgeseko Zinemalditik pasa ondoren, Euskal Herriko estreinaldia izango da.
Urkijoren lehen film luzea da
Errementari. Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrak ekoiztu eta babestu du. Filmak Patxi Errementaria pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Aktore taldea osatzen dute, besteak beste, Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy eta Ramon Agirre donostiarrak.
Aurten proiektatuko dituzten film luze batzuk ere aurreratu dituzte:
Les Affamés, Bad Black, Before We Vanish / Sanpo suru shinryakusha, Black Hollow Cage, The Crucifixion, The Endless, Jupiter’s Moon / Jupiter holdja, Meatball Machine Kodoku / Kodoku: Mitoboru mashin, The Osiris Child: Science Fiction Volume One, Los resucitados eta
Revenge.
Bang! Bang! zinemarekin elkarlana
Urriaren 21ean, Bang! Bang! zinemaren saio berri bat egingo dute Beldurrezko Astearekin lankidetzan. Zikloaren hasiera bezala, fantasiazko zine saio bat antolatu da proiekzio hauekin:
Beetlejuice eta
The Thing. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30etatik aurrera.