Izarne Zelaia, kolaboratzaile berria IRUTXULOKO HITZAren iritzi atalean
IRUTXULOKO HITZAren azal batetako protagonista izan zen Izarne Zelaia. Euskalgintzaz eta bertsolaritzaz galdetu genion, Bagera elkartean eman behar zuen helduentzako bertsolaritza ikastaro bat zela eta. Orain gure iritzi ataleko kolaboratzaile taldearekin bat egingo du, eta ostiralean idatziko du lehen zutabea. Larre motxean izena jarri dio bere atalari, eta hilabetean behin idatziko du. “Inguruan edo gugan gertatzen denari begiratuko diot, azken batean bizitzako gauza txikiei, naizen honetatik, hankak lurrean mantendu asmoz, baina irudimenari zirrikitu bat baino dezente gehiago utzita”, azaldu du Izarne Zelaiak. Norberak beretik izenburua jarri dio bere lehen iritzi artikuluari.
Joan den udazkenean