Mikel Casal: "Marrazten hasi nintzenean ez nekien ilustratzaile gisa definituko nukeenik nire lana"
Azken lanei esker ikusgarritasuna irabazi du Mikel Casal ilustratzaile donostiarrak. Iaz, Euskadiko Literatura saria irabazi zuen ilustrazio atalean. Aurten, Donostiari loturiko bi lan egin ditu, eta biei esker askok bere lana ezagutu dute. Hain zuzen ere, Kutxa Kultur Festibalaren aurtengo kartela egin du. “Ondo islatzen du nire estiloa eta pozik nago kartelarekin”, azaldu du Casalek.
IRUTXULOKO HITZAk Casal elkarrizketatzeko aukera izan du. Bere ibilbidea, lorpenak eta azken lanak errepasatu ditugu. “Marrazten hasi nintzenean ez nekien ilustratzaile gisa definituko nukeenik nire lana”, dio Casalek.
Biharko astekarian irakurri ahal izango da elkarrizketa osorik.