Albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.
‘Ireki ditu ateak Txantxa eskola herrikoiak’
Txantxarreka gaztetxeko kideek Txantxa eskola herrikoia egitasmoa abiatu dute Jakintza ikastolako haurrentzat. Irudi bildumak arrakasta handia izan du webgunean.
«Aurrerapauso guztiak Jakintza ikastolako komunitatearen presioaren ondorioz eman dira»
Jakintza ikastolako Ordezkaritza Organo Gorenak prentsaurrekoa eman zuen joan den astean. Ikastolako guraso, haur eta langileek frontoiko harmailak bete zituzten agerraldian. Albisteak bisita asko izan ditu.
‘Laster arte!’
Donostiarrako Maialen Alkorta, Alaitz Olarte eta Haizea Saez arraunlariek Irutxuloko Hitzan idatzitako iritzi artikuluak harrera bikaina izan du.
‘Txoroskopoa: Eta zu nolakoa zara?’
Irutxuloko Hitzaren atal berriak arakasta handia izan du webgunean. Ixi Goianetxek astebururako iragarpenak egingo ditu ostiralero, ez galdu!
‘San Juan eta Orio nagusitu dira Kontxako Banderan’
San Juanera eta Oriora joan dira aurten Kontxako Banderak. Olatuek eta eguraldiak zeresan handia izan dute estropaden bigarren jardunaldian. Albisteak eta irudi bildumak irakurle asko erakarri ditu webgunera.
«Zenbat eta gehiagok jakin euskaraz, orduan eta handiagoa izango da erabiltzeko aukera»
Euskara Osakidetzan zein egoeratan dagoen aztertzeko asmoz, Bagera elkarteak Irene Gil Legarra gonbidatu du ‘Euskaraz bai sano!’ solasaldira’. Irutxuloko Hitzak egin dion elkarrizketak irakurle askoren jakinmina piztu du.
‘Joxepo Kortadiren omenezko marrazkia izango du Egiako garagardoak’
Iñaki Rifaterra sortzaileak egin du Egiako bizilagunaren omenezko erretratua.