Kirola eta aisia izango ditu ardatz Donostiatruk azokak
Iraileko Donostiatruk azoka berezia izango da. Bihar, hilak 16, kirola eta aisia izango ditu ardatz Easo plazan egingo den bigarren eskuko azokak. 10:00etatik 14:00etara izango da. Gainera, goizean zehar merkatuan erosketaren bat egiten dutenen artean, Gros auzoko Landare jatetxean bi pertsonentzako bazkari edo afari baterako txartel bat zozkatuko dute.
Kirolarekin eta aisiarekin loturiko materiala saldu nahi duenak bihar salmenta gordailura eraman dezake. Horretarako, antolatzaileen postura eraman beharko dira 9:30etik 10:00etara bitartean. Gordailu salmentara gehienez bost objektu bidali ahal izango dira.
Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko Donostiako Udalaren webgunean sartu behar da, helbide honetan. Telefonoz ere egin daitezke kontsultak 943 48 33 90 zenbakira deituta. Posta elektroniko bidez informazioa eskatzeko helbidea ondorengoa da: ingurumena@donostia.eus