Egian eraso sexista bat gertatu da bart
Porrontxo jaiak ospatzen ari dira Egian, eta tamalez, eraso sexista bat gertatu dela jakinarazi dute. Jai batzordeak eraso sexistarik gabeko festak nahi ditu. Hala adierazi zuten aurtengo Porrontxo jaiei buruzko oharrean: “Emakumeek zein gizonek, gazteek zein helduek, festak goizez bizi dituztenek zein gautxoriek… Edonork du tokia Porrontxo Jaietan. Edonork, jai-giroa zapuztera datozenek izan ezik. Martxan dugu eraso sexisten kontrako protokoloa. Ez Egian ez beste inon, ez festetan ez beste inoiz, ez baitugu jarrera sexistarik onartzen”. Horregatik, erasoa salatzeko txistualdi herrikoia egingo dute gaur, larunbata, Plaza Haundin, 19:00etan. Txilibitua ekarri eta protestan parte hartzeko deia egin dute Porrontxo jaietako kuadrillek.