Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna izango da igande honetan, hilak 24. Begiko erretinari eragiten dion gaixotasun honek, modu mailakatuan itsutasuna eragiten du. Nazioarteko eguna dela eta,
Begisare elkarteak
Erretinosia – Iluntasunaren aurkako borroka jardunaldia egingo du igandean, Alderdi Ederreko lorategian 11:00etatik 14:00etara. Jardunaldiaren helburua biztanleria eta erakundeak sentsibilizatzea da.
Oinezkoak erakartzeko asmoarekin
Legion 501 – Spanish Garrison talde solidarioa Donostiako kaleetan zehar ibiliko da
Star Wars filmeko pertsonaiez mozorratuta. Antigua Band txarangarekin batera ibiliko dira. 12:30ean, berriz, Erritinosi Pigmentarioa simulatzen duten konoekin argazki solidarioa egingo dute.