Ostiralean zabalduko dute izena emateko epea, urriaren 13a bitarte; 28. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du epaimahaiak.

Mozorro lehiaketa Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Hamabigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia sortuko du.
150 lagunez osatutako taldeak
film laburren irabazlea aukeratu eta 28. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek ostiralek aurrera (irailak 22)
Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete, urriaren 13a bitarte.
Aukeratzen dituzten
gazteak Viktoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 27an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren
film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.
Sariak ere bai
18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta 150 lagun baino gehiagok izena emanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; eta, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Epaimahaiko kide guztiek jasoko dituzte Viktoria Eugenia antzokian eskainiko dituzten emanaldietara joan ahal izateko
bi abonu, katalogo ofiziala eta 2000 maniacos fanzine berezia.